Bizkorra izan da gaurko entzierroa, sanferminetako seigarrena. Lasterketak hiru minutu pasatxo iraun du, eta bost lagun zaurituta eraman dituzte erietxera. Ordu batzuetara horietako batek alta jaso du.
Dolores Agirreren zezenek ziztu bizian igo dute Santo Domingoko malda, udaletxeko plazaraino. Han hainbat lagun erori dira, baina ondorio larririk gabe. Arriskurik handiena Mercaderes karrikatik Estafetara iristean gertatu da. Zezen bat jausi da bihurgunean, eta beste batekin batera taldetik atzeratuta geratu da.
Estafetan lasterkari franko zeuden, eta horrek eroriko gehiago izatea eragin du. Gazte batek hainbat metro egin ditu zezenetako batetik oso hurbil korrika, eta honek airean eraman du tarte batez, adar artean.
Zezenak eta lasterkariak Telefonica aurreraino ailegatu direnerako animaliak sakabanatuago geratu dira, eta horrek aisago korrika egitea ahalbidetu die.
Entzierroa bukatuta, guztira bost lagun eraman dituzte erietxera, Bideko Ama Birjina Ospitalera. Horien artean Lesakako (Nafarroa) gizonezko bat dago.
Sanferminak
Entzierroa bizkorra izan da, eta bost lagun zauritu dira
Estafeta kalean zezen bat erori eta beste batekin batera taldetik atzeratuta geratu izanak arrisku uneak eta zaurituak eragin ditu. Hauek ospitalera eraman dituzte. Ordu batzuetara horietako bati alta eman diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu