Aurtengo sanferminetako entzierroetan zauritutako 37 lagunen artetik bakarrak jarraitzen du erietxean ingresatuta, Nafarroako Gobernuak gaur esan duenez. 18 urteko mutil australiar bat da hori. Gerrialdeko lehen, bigarren eta hirugarren ornoak hautsi egin zituen uztailaren 7ko entzierroan. "Larri dago", medikuen arabera, baina "onera" ari da egiten.
Gaur bi lasterkalariri eman diete senda agiria: Gijonen (Espainia) bizi den Txileko 23 urteko lagun bati eta 30 urteko Irlandako lagun bati. Biek uztailaren 14ko entzierroan hartu zuten min: aurrenak bularraldean eta iztarrean adarkadak jaso zituen, eta besteak kolpeak eta hainbat haustura izan zituen.
Aurtengo entzierroen datuak
- Uztailak 7. Ganadutegia: Peñajara / 2.24ko iraupena / Adarkadarik ez.
- Uztailak 8. Ganadutegia: Cebada Gago / 3.30 / Bi adarkada.
- Uztailak 9. Ganadutegia: Fuente Ymbro / 6.23 / Adarkada bat.
- Uztailak 10. Ganadutegia: Dolores Aguirre / 2.53 / Adarkadarik ez.
- Uztailak 11. Ganadutegia: Miura / 3.02 / Adarkada bat.
- Uztailak 12. Ganadutegia: Victoriano del Rio / 2.17 / Adarkadarik ez.
- Uztailak 13. Ganadutegia: El Pilar / 2.14 / Adarkada bat.
- Uztailak 14. Ganadutegia: Jandilla / 4.23 / Lau adarkada.
Entzierroetan ingresatutako 37 lagunetatik bakarra dago erietxean
18 urteko mutil australiar bat da. Gerrialdeko lehen, bigarren eta hirugarren ornoak hautsi zituen uztailaren 7ko entzierroan. Hobera egiten ari da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu