Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak 200.000 euro jarriko ditu euskarazko entziklopedia digitala sortzeko. Lurdes Auzmendi Hizkuntza Politikarako sailburuordeak atzo adierazi zuenez, 2011rako sarean eskuragarri egotea nahi dute. Proiektua noren esku geratuko den lehiaketa bidez erabakiko dute.
Auzmendik Bilbon iragarri zuen entziklopedia sortzeko asmoa, Leizaola Fundazioak antolatutako Gutxitutako hizkuntzen erabilera sustatzeko, informazio eta komunikazio teknologien eremuan gauzatutako praktika egokien kongresuan. Internetek euskararen erabilera hazteko «aukera berriak» eskaintzen ditu, Auzmendiren arabera, eta horregatik uste du hizkuntzaren normalizazioan lagungarri izango dela entziklopedia.
Entziklopedia digitala egin nahi du Jaurlaritzak
Euskararen normalizaziorako lagungarri izango dela adierazi du; 2011rako sarean jarri nahi du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu