'18/98 auziko' epaia laster etor daitekeela-eta prestatzeko deia egin diote gizarteari auzipetuek. Espainiako Auzitegi Nazioalaren ebazpenari aurre egiteko zenbait mobilizazio ere iragarri dituzte, hala nola, Euskal Herriaren eskubideen alde, baldintza demokratikoak aukera politiko guztientzat lelopean manifestazioa antolatuko dutela eta ordubeteko lanuztera deituko dutela aurreratu dute. Gizarteari ez ezik, eragileei eskatu diete epaiari aurre egiteko prestaketa horretan parte hartzeko. Datozen asteetan eragileekin bilerak egingo dituztela iragarri dute.
Izan ere, epaiak ez diela auzipetuei soilik eragiten iritzi diote Teresa Todak eta Mikel Kortak, beste zenbait auzipeturekin batera egin duten agerraldian. Aitzitik, Euskal Herriaren eskubideen eta nazio eraikuntzaren alde ari diren guztiei. "Pentsamendu, antolatze eta adierazpen eskubideei eraso zaie, eta Euskal Herriaren eraikuntzarako oinarriak kolpekatzen ari dira eta irtenbide demokratiko bati ateak ixten".
Politika
Epaia irtetzen denerako mobilizazioak iragarri dituzte 18/98ko auzipetuek
Manifestazioa eta lanuztea antolatzeko asmoa dute. Epaiak ez diela auzipetuei soilik eragiten nabarmendu dute, Euskal Herriaren eraikuntza nazionalaren alde ari diren guztiei baizik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu