Epaiketa lau aldiz atzeratu ostean gaur epaitu dituzte Donostian Naroa Ariznabarreta, Asier Alberdi, Aritz Azkona, Saioa Zerain eta Ainara Ladron. A8a moztegatik desobedientzia delitua egotzita epaitu dituzte, eta 21 hilabeteko zigorra eskatu du Fiskaltzak hirurentzat.
Azkona, Ladron eta Ariznabarreta aske utzi dituzte, epaiaren zain. Hiru horiek preso eduki dituzte epaiketara eraman arte. Beste epaiketa saioetara ez zirelako agertu atxilotu zituzten. Desobedientziaren hautua egin eta epaiketara ez ziren agertu. Lau aldiz atzeratu da, guztira, epaiketa.
Bost gazteak 2007an auzipetu zituzten, Jarrai-Haika-Segi auziaren kontrako protesta batean A8 autobidea moztea leporatuta.