EAEko Justizia Auzitegi Nagusia

Epaiaren zain gelditu da Otegi, Salaberria eta Zubimendi aurkako auzia

Epaiaren zain gelditu da Arnaldo Otegi, Jon Salaberria eta Araitz Zubimendiaren aurkako auzia. Otegik eta Salaberriak ez dute deklaratu, eta Zubimendi ez da epaiketara azaldu. Fiskalak 15 hilabeteko espetxe zigorra eta zortzi urteko inhabilitazio osoa eskatu du auzipetuentzat. 2001eko uztailean Olaia Kastresana ETAko kidearen aldeko ekitaldian parte hartzeagatik «terrorismoa goratzea» leporatzen diete. Defentsa abokatuak absoluzioa eskatu du.

2004ko martxoaren 18a
15:28
Entzun
Arnaldo Otegik gaur Euskadi irratian eskaini duen elkarrizketan adierazi duenez, Ertzaintzak ezker abertzaleari buruz egiten dituen txostenak dira epaitegietatik jasotzen ari diren zitazioen abiapuntu. "Gu gaur hemen gaude garenak garelako, eta fiskala gure atzetik dabilelako. 200 hildako bizkar gainean dutenek gauzak nola instrumentalizatzen dituzten ikusita, ohore bat da guretzako hori egiten dutenek epaitzen gaituztela", adierazi du Otegik epaitegitik atera eta gero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.