Nafore Laffagen hilketaren inguruko sei helegiteak aztertu ditu gaur Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak eta, horrenbestez, epaiaren zain geratu dira. Akusazio partikularrak eta herri akusazioek Jose Diego Yllanes hiltzaileari ezarritako 12 urte eta erdiko zigorra gogortzeko eskatu dute, Yllanesek azpikeriaz eta Laffage hiltzeko asmo garbiaz jokatu zuela iritzita, eta hilketa barik erailketa izan zela azpimarratu dute. Era berean, ez dute onartu Yllanesek alkohola edan izana aringarritzat hartzea.
Defentsak, berriz, zigorra arintzeko eskatu du, Yllanesek "berandu" izan arren hilketa aitortu zuela eta kasua argitzeko lagungarri izan zela argudiatuta.
2008ko sanferminetan hil zuen Yllanesek Laffage. Gizonezkoa mediku psikiatra zen Nafarroako Klinika Unibertsitarioan, eta, emakumezkoak, berriz, erizaintzako praktikak han egin zituen. Uztailaren 6tik 7rako gauean parrandan egin zuten topo Iruñean, eta elkarrekin joan ziren Yllanesen etxera. Han sexu harremanak izaten hasi ziren, baina une batean neskak geratu egin nahi izan zuen. Liskarra sortu zuen horrek, eta Yllanesek hil egin zuen neska gaztea.
Emakumeen kontrako indarkeria
Epaiaren zain geratu dira Laffagen kasuko helegiteak
Jose Diego Yllanes hiltzailea azpikeriaz eta hiltzeko asmo garbiaz aritu zela iritzi diote akusazio partikularrak eta herri akusazioek, eta, horrenbestez, gertatutakoa erailketatzat hartu eta zigorra gogortzeko eskatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu