Bukatu da Nagore Laffage Irungo (Gipuzkoa) gaztearen hilketari buruzko ahozko epaiketa -Iruñean egin dute azaroaren 2tik, Nafarroako Auzitegian-, eta orain epaiaren zain dira. Gaur 17:00etatik aurrera bildu da berriz ere zinpeko epaimahaia, hilketa giza hilketa edota erailketa den zehazteko.
Epaimahaia osatzen duten bederatzi lagunetatik gutxienez seik ados egon beharko dute hilketa izan zela erabakitzeko. Epaia biharko edo ostiralerako espero da.
Iazko uztailaren 7an hil zuten Laffage, eta Jose Diego Yllanes da hiltzaile gisa akusatu dutena. Yllanesek aitortu du berak hil zuela, "edanda" zegoelako. Atzo, ahozko epaiketaren azken saioan, zinpeko epaimahaiari begira egindakoaz "lotsatzen" dela aitortu zuen. "Lehenik, barkamena eskatu nahi diot Nagoreren familiari, ondoren nireari ere bai, eta gizarteari azkenik". Lagun batek beste bati bizia kentzeko inolako eskubiderik ez duela nabarmendu zuen. "Nire lana berez besteei laguntzea zen, eta egindakoagatik oso lotsatua nago".
Fiskalak hamazazpi urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu du harentzat. Laffageren senideen abokatuak, hogeikoa.
nagore laffage auzia
Epaiaren zain
Zinpeko epaimahaia gaur arratsaldetik bilduta dago, Nagore Laffageren hilketa giza hilketa edota erailketa den zehazteko. Epaia biharko edo ostiralerako espero da. Fiskalak hamazazpi urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu du Jose Diego Yllanesentzat, Laffageren senideen abokatuak hogeikoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu