Epaiaren zain

Otsailaren 1ean amaitu zen 'Egunkaria'-ren itxiera buruzko epaiketa. Fiskalak eta defentsak absoluzioa eskatua dute bost auzipetuentzat. Dignidad y Justiciak eta AVTk 12 eta 14 urte arteko kartzela.

2010eko martxoaren 13a
11:09
Entzun
Otsailaren 1ean bukatu zen, Espainiako Auzitegi Nazionalean, Egunkaria-ren itxierari buruzko epaiketa, baina Javier Gomez Bermudez, Ramon Saez Valcarcel eta Manuela Fernandez epaileek osatutako epaimahaiak oraindik ez du eman epaia -ez dago datarik jarrita horretarako-.

Fiskalak eta defentsak Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga auzipetuen absoluzioa eskatu zuten epaiketan, haien aurkako frogarik ez dagoela iritzita. Dignidad y Justicia eta AVT herri akusazioek, aldiz, 12 eta 14 urte arteko kartzela zigor eskaerak egin zituzten auzipetuentzako.

2003ko otsailaren 20an itxi zuen Egunkaria Guardia Zibilak, Juan del Olmo Auzitegi Nazionaleko epaileak aginduta, kazetak eta ETAk lotura zutelakoan.

Itxierari buruzko kasuaz gain, auzi ekonomikoa ere badago, eta zortzi lagun epaituko dituzte -ez dago epaiketa hasiera eguna jarrita-. Diru kontuak faltsutzea eta zerga iruzurra egin izana egotzi diete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.