Olatz Altuna Joxemi Zumalabe Fundazioko piezan auzipetuak deklaratu ostean. Mikel Egibar Xaki ataleko auzipetua altxatu da. Orduan Jose Ramon Antxiaren abokatu berriak hartu du hitza eta epaiketa atzeratzeko eskaria egin du. Izan ere, Antxia ere Xaki atalean auzipetuta dago eta abokatu berriak epaiketa eta galderak behar bezala prestatzeko denborarik ez duela izan argudiatuta epaiketa atzeratzeko eskaria egin du. Fiskalak onartu ostean epaimahaia hilaren 18a arte atzeratu du epaiketa.
Gaurko deklarazioak
Mikel Aznar eta Olatz Altuna Joxemi Zumalabe Fundazioko kideek deklaratu dute gaur. Fiskalak hamarna urteko zigorra eskatzen du Aznar eta Altunarentzat ETAk aginduta Fundazioaren bidez desobedientzia zibila sustatzeagatik. Beraien egitekoa bulego lana betetzera mugatzen zela azaldu dute biek ala biek. Herri mugimenduentzako aholkularitza lana bereziki.
Mikel Aznarrek deklaratu du goizean eta ondoren eguerdian Olatz Altunaren txanda izan da. Arratsaldean berriro deklaratuko du Altunak eta horrenbestez amaitutzat eman da Joxemi Zumalabe pieza.
Aznarrek eta Altunak Joxemi Zumalabe Fundazioko langileak zirela azaldu dute. Fundazioaren helburu nagusiak hiru zirela eta herri mugimenduei lotutakoak zirela adierazi dute: Herri mugimenduen elkar ezagutza, herri mugimenduen elkarlana sustatzea eta hirugarrenik herri mugimendu horien formazioa. Estarako herri mugimenduren batek webgune bat sortu nahi izanez gero interneteko ikastaroak euren eskura jartzeko lan egiten zutela. Edota agiriak euskaraz egin nahi zituen taldeari trebakuntza ikastaroak eskaintzea. Olatz Altunak azaldu duenez, ikastaroak ez zituzten beraiek antolatzen. Ikastaro horiek bazeunden eta euren lana herri mugimenduei horien berri ematea zen. Finean bulegoko lana betetzen zutela azaldu du Altunak. Esaterako herri mugimendu bat sortu nahi zuena informazio eske joaten bazen, estatutuak eta abar nola egin behar zituen azaltzea zen euren lana; informazioa ematea.
Era berean, akusazioak ukatu dituzte. Erabaki guztiak Joxemi Zumalabe Fundazioko Patronatuak hartzen zituela azaldu dute. Beraiek patronatuan ez zuten erabaki ahalmenik, buleko lana zen beraiena eta herri mugimenduekin aholkularitza lanean aritzen ziren. Azaldu dutenez, bileretan ez zen desobedientzia zibila buruzko aipamenik egiten. Gainera egin izan balira, bilerako aktetan agertuko zela hori.
Mikel Aznarrek, berriz, azpimarratu du Euskal Herrian herri mugimenduak oso errotuta daudela. Aznarren hitzetan, mugimendu "oparoa, bizia, konprometitua eta aberatsa da".Herri mugimendu horiek Euskal Herriaren eta euskal herritarren aurkako eskubide urratketak salatzen dituztela eta horiei aurre egiten dietela azaldu du Aznarrek. Baita gizarte eredu zuzenago baten alde lan egin ere.
18/98 auziko epaiketa
Epaiketa apirilaren 18a arte atzeratu dute Jose Ramon Antxiaren abokatu aldaketa dela-eta
Jose Ramon Antxia Xaki ataleko auzipetuak abokatua aldatu duela eta epaiketa atzeratzeko eskaria egin du Antxiaren abokatu berriak. Fiskalak eskaera onartu du eta epaimahaiak apirilaren 18a arte atzeratu du epaiketa. Hilaren 18an, 09:30ean hasiko da berriro epaiketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu