Hasiak dira deklaratzen Egin-en auzian inputatuta daudenak. Epaiketa goizean eten egin da, defentsak egindako eskaeraren inguruan erabakitzeko. Egin-en inguruko auziak irregulartasun handiak ditu defentsaren arabera, baina aurkeztutako arbuiatzea baliogabetu egin dute.
Joan den astean fiskalak dokumentuen kopiak onartzeko eskatu zion epaileari. Esan zuenez, litekeena da egiazkoak Espainiako Auzitegi Nazionaleko sotoan izandako uholdeetan galtzea, eta "erabat legezkoa ez bada ere" dokumentuen kopiak onartzeko eskaera egin zion epaileari.
18/98 auzia
Epaiketa bertan behera uzteko defentsaren eskaera ez du onartu epaileak
Egin-en kontra aurkeztu diren dokumentuen kopiak ontzat hartzea salatzeko arbuiatzea aurkeztu dute defentsaren abokatuek, eta epaiketa bertan behera uzteko eskaera egin, baina epaileak aintzat hartu ez eta aurrera egitea erabaki du. Joan den astean epaileak frogatzat onartu zituen fiskalak dituen kopiak, egiazkoak agertzen ez direnez. Defentsaren arabera, agertzen ez badira ez direla existitzen esan nahi du. Kopiak aurkeztea legez kontrakoa dela salatu dute, eta ondorioz epaiketa bera. Hori dela eta, arbuiatzea aurkeztu dute "partzialtasun objetiboa" argudiatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu