Libre zioten kamiseta laranjak jantzita agertu ziren atzo Segikoak izatea leporatuta udazkenean epaituko dituzten 28 gazteak. Haiei ere duela egun batzuk absolbitutako beste 40 gazteei leporatzen dizkieten delitu berak egozten dizkiete beraiei ere, eta hori dela eta epaiketa bertan behera uzteko eskatu dute Jazint Ramirezek eta Anihoa Villaverdek.
Bide beretik, eta auziak gutxienez lau hilabete iraingu dituela kontuan izanda, horrek eragingo dien kostu ekonomikoa gaitzetsu dute. "Dagoeneko 795.000 euro ordaindu ditugu fidantzetan".
Hori guztia dela eta, ohartarazi dute epaiketak "errepresioa areagotzeko" soilik balioko duela, eta iragagarri "Euskal Herriaren eraikuntzan" lanean jarraituko dutela.