'18/98 auzia'

Epaiketa Bilbon bideokonferentziaz egiteko eskatu du Jaurlaritzak

Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburuak agertu duenez, '18/98 auziko' epaiketa Bilbon egitea eskatu du Gasteizko Gobernuak, eta Espainiako Auzitegi Nazionala eskaera hori aztertzen ari da. Proposamenaren xedea auzipetuei astean hiru egunez Madrilera joateak sortzen dizkien arazo eta gastu ekonomikoak arintzea litzatekeela agertu du Azkarragak. Onartuko balitz bideokonferentziaz egingo litzateke epaiketa, EAEko Auzitegi Nagusiak Bilbon duen egoitzatik.

2005eko abenduaren 17a
15:56
Entzun
Jaurlaritzako Justizia sailburuaren arabera, epaiketa bideokonferentziaz Euskal Herrian egiteko baliabide teknikoak badaude; areago, Jaurlaritzak bitarteko horiek badituela nabarmendu du, eta haiek beren esku uzteko eskaintza egin diola Espainiako Auzitegi Nazionalari. Epaitegi horrek eskaerari "harrera ona" egin diola erantsi du.

18/98+ lan taldeak atzo jakinarazi zuen auzipetu bakoitzari hileko 7.600 euroko gastua eragiten diola epaiketarako egonaldi eta joan-etorriak. Gastu horretan laguntzeko 20 euroko bono laguntzak atera ditu lan taldeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.