Agerraldia egin dute gaur Donostian 18/98+ lan taldeko kideek. Beraiekin batera, 18/98 auziko epaiketako sumario guztietako ordezkariak egon dira. Maite Aristegi eta Roberto Lopez Etxezarretaren ahotan hitz egin dute guztiek eta epaiketaren balorazio txiki bat egin dute.
"Zoritxarrez" aurreikuspenak betetzen ari direla azaldu dute; eskubideen urraketa etengabeak, defentsa eskubideari jarritako trabak, dokumentazio galduak, behin eta berriz auzipetuei hitza kentzea eta entzun diren tortura testigantzak aipatu dituzte, besteak beste.
Epaiketaren helburu politiko argia salatu dute beste behin. Espainiako Auzitegi Nazionalak ezarritako salbuespen egoerak bere horretan jarraitzen duela nabarmendu dute. Era berean, azpimarratu dute Espainiako Auzitegi Nazionalak "guztiz zilegiak diren jarduera politikoak jazarri eta kriminalizatzen dituela".
Ez orain ez lehen, epaiketek ez dute zentzurik
18/98+ plataformako kideen ustez, egungo egoerari ezin zaizkio trabak jarri. Ez da onartu bere horretan jarraitzen duen "jazarpen politiko eta judiziala". Hori dela-eta, epaiketa honek azkena izan behar duela nabarmendu dute eta Espainiako Auzitegi Nazionala desagerrarazi egin behar dela. Orain arte urratu diren eskubide guztiak bere onera itzultzen hasten direnean, orduan hartuko da konponbidearen aldeko bidea. Justiziak ez du konponbide prozesuan oztopo izan behar.
Ez orain eta ez lehen, epaiketek ez dute zentzurik lan taldeko kideen hitzetan. Helburu politiko argia dutela salatu dute eta ildo horretan benetako justiziaren beharra dagoela azpimarratu dute. Benetako justizia horrek, eskubide guztiak babesatu beharko lituzke.
Ekimen berriak irailerako
Lan talde osoaren izenan Aristegik eta Lopezek azaldu dute hausnarketa horiekin guztiekin aurrera egin dutela, eskubideen alde egiteko. Irailaren 4an Espainiako Auzitegi Nazionalera itzuli behar badute –horrela ez izatea nahiago badute ere– eskubide horiek babestu eta berreskuratzeko ekimenak egingo dituztela iragarri dute.
'18/98 auzia'
Epaiketa guztiak eteteko eskatu du '18/98+' lan taldeak
Epaiketa hau eta honen atzetik etor daitezkeen guztiak eten egin behar direla berretsi dute gaur =i18/98+=i lan taldeko kideek. Horixe litzateke irtenbide juxtu bakarra lan taldearen izenean hitz egin duten Maite Aristegi eta Roberto Lopez Etxezarretak azpimarratu dutenez. Euskal Herrian bizi den une politikoari trabak ezin zaizkiola jarri esan dute eta justiziak ezin duela oztopo izan. =i18/98+=i plataformako kideen hitzetan epaiketek ez duten zentzurik ez lehen ez eta orain ere. Hori dela-eta, epaiketen soka eten eta Espainiako Auzitegi Nazionalak desagertu egin behar duela nabarmendu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu