Epaiketa Madrilen, Txus Martin askatzeko eskatzeagatik
Txus Martin euskal presoa askatzeko eskatzeagatik Basauriko lau herritar epaituko dituzte irailaren 10ean Espainiako Auzitegi Nazionalean. Gaixotasun larriak dituzten hamalau euskal presoen zerrendan dago Txus Martin. Iazko urrian, herriko jaietan, lau basauriar Martinen eta beste preso gaixoen aldeko kartelak jartzen ari ziren bitartean, Ertzaintzak gelditu eta identifikatu egin zituen. Ia urtebete geroago epaituko dituzte. SOS Txus Martin elkarteak salatu du Basauriko eta eskualdeko beste zazpi udalek eskatzen duten gauza bera eskatzeagatik epaituko dituztela. Elkarretaratzera deitu du, bihar, Bilboko Probintzia Auzitegiaren egoitzaren aurrean, 12:30ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu