Zutabeetan ekin diote ibilbideari Atarrabia, Burlata, Txantrea eta Antsoaindik, eta 12:30ean elkartu dira gotorlekuaren sarreran.
Ekitaldi politikoa egin dute han. Iñaki Alforjak azaldu duenez, gotorleku hartako presoen %95 militantzia politikoagatik zituzten preso. Alforjak egungo egoerarekin alderatu du ordukoa, besteak beste presoen sakabanaketa adibide gisa aipatuz.
Herrira eta Batasuna-ANV-EHAKren sumarioetan inputaturik dagoen Jon Garaik hitz egin du: "Francok salbuespenezko epaitegiak baliatu zituen errepresio politikoari nolabaiteko legezko itxura emateko. Eta PPk Auzitegi Nazionala eta terrorismoaren aurkako legedia baliatzen ditu bere ankerkeriak estaltzeko”.
Salatu du gizartearen zati bat "errepresioak, kartzelak eta askatasunik ezak mehatxaturik" bizi dela, eta egoera hori eteteko beharra azpimarratu du: “Bestelako Nafarroa behar dugu", jarraitu du, "Nafarroa demokratiko bat, eskubide zibilak eta askatasun politikoa errespetatuko dituena”.
Epaiketa politikoen amaiera eta espetxeratutakoen askatasuna galdegin dute Ezkabako gotorlekuan #AuziperatuakLIBREpic.twitter.com/TRE6UfE3IS
— IruñHERRIko HARRESIA (@naranjizate) February 22, 2015