Justizia

Epaiketak euskaraz egitea "zaila" dela esan du Piñeirok

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidente Fernando Piñeirok esan duenez, "nahiko zaila" da epaiak euskaraz ematea. Epaileek euskaraz jakin arren justiziako kide jende asko dela esan du, eta haietako bakar batek epaiketa gazteleraz egin nahi badu, itzultzailearekin egin beharra dagoela. Bestalde, epaileen independentzia defendatu du, eta "Atutxa auzia'-z galdetuta, ez dagoela inolako irtenferentzia politikorik esan du. Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan egin ditu adierazpenok.

2004ko irailaren 7a
12:17
Entzun
Eskaraz ikasteko asmoa baduela esan du Fernando Piñeirok, gaur goizean, Radio Euskadin. Ikastaroa eskatua daukala, eta urrian asteko itxaropena daukala baieztatu du.

Hala ere, epaiak euskaraz emateko eguna ez du oso gertu ikusten Piñeirok. "Hori nahiko konplexua da" esan du. "Justizian jende askok du egitekoa, abokatuak, prokuradoreak, perituak, idazkariak, ofizialak... eta badirudi, epailearen ardura bakarrik dela administrazioa euskalduntzea, baina, orain 3-4 urtetik euskaraz hitzegiten dakiten epaileak gehiago dira euskaraz hitz egiten dakiten abokatuak baino. Denek epaiketa euskaraz egin nahi ez duten bitartean, epaileak ezin du epaiketa euskaraz egin, ezin du. Esku hatzen dutenen artean gaztelera egin nahi duen bakar bat badlin badago, itzultzailea behar da".

Epaileen independentzia

Fernando Piñeirok epaileen independentzia defendatu du. "Atutxa auzia'-z galdetuta, ez dagoela inolako irtenferentzia politikorik esan du. Erabakitzen duena erabakitzen duela, alde batekoek edo bestekoek bere kontra egingo dutela ziur dago, eta beraz, "egin behar dudala uste dudana egingo dut" esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.