Epaiketako hurrengo saioa, asteartean

Lekukoek hitz egingo dute; defentsakoak eta akusaziokoak.

2010eko urtarrilaren 9a
21:13
Entzun
Egunkaria auzia-n kazetaren itxierari buruzko epaiketako hurrengo saioa datorren asteartean izango da, hilaren 12an, Espainiako Auzitegi Nazionalean, 10:00etatik aurrera. Lekukoek hitz egingo dute; defentsakoak eta akusaziokoak.

Epaiketa abenduaren 15ean hasi zen, eta Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Martxelo Otamendi, Txema Auzmendi eta Xabier Oleaga daude auzipetuta, ETAko kide izatea egotzita. Fiskalak auzia ixteko eskatu zuen bere garaian, eta epaiketako lehen bi egunetan ez zien auzipetuei eta guardia zibilei galderarik egin.

Auzipetuek ETArekin loturarik ez zutela izan nabarmendu zuten abenduaren 15eko saioan. Hurrengo egunean, guardia zibilek ez zuten Egunkaria-ren eta ETAren ustezko harremanez frogarik aurkeztu.

Auzibidean Dignidad y Justicia eta AVT herri akusazioek baino ez dituzte egin zigor eskaerak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.