Epaiketaren kontra Gasteizen hainbat lagunek agerraldia egin dute, eta azken asteetan auzipetuen alde eta auziaren kontra mobilizazioak izan direla gogoratu dute. "Espainiako Gobernuak entzungor egiten die herri honen aldarrikapenei eta salbuespen legedi, ilegalizazio eta oinarrizko eskubide zibil eta politikoen urraketei heltzen die; besteak beste, hauteskundeetan parte hartzeko eskubideari".
Mobilizazioak egiten segitzeko eskatu dute. Bihar Gasteizen bertan, kasu, 19:30ean Andra Mari Zuriaren plazan elkarretaratzea izango da.