Datorren astelehen, astearte eta asteazkenean izango dira Udalbiltzaren aurkako epaiketako azkeneko saioak, eta azken txanpa honetan ere auzipetuek babes zabala jaso dute gaur. Izan ere, Euskal Herriko hainbat eta hainbat tokitan elkarretaratzeak egin dituzte Udalbiltza aske lelopean.
Ezker abertzalea, EA, Aralar, Alternatiba eta EAJko ordezkariek bilkuran parte hartzeko dei egin zuten, eta eurak ere izan dira. Udalbiltzak 1999ko irailean batzar sortzailean azaldu zituen helburuen alde lan egitea "zilegi" dela diote alderdi haietako ordezkariek, eta uste dute Udalbiltza auzian>/em> "eskubide zibil eta politikoak zapaltzen" ari direla. Akusazio publikoa bertan behera uzteko eskatu diote fiskalari eta, aldi berean, epaituak izaten ari diren 21 lagunentzat absoluzioa eta askatasuna eskatu dute.
Hurrengo astean froga dokumentalen, aldeen kalifikazioen eta ondorioen txanda izango da. Orduan amaituko da epaiketa, eta sententzia ematea faltako da.
21 lagun daude auzipetuta, eta 10 eta 23 urte arteko kartzela zigorra eskatzen dute haientzat akusazioek, ETArekin harremana izan zutela egotzita.
udalbiltza auzia
Epaiketaren azken txanpan ere babes zabala Udalbiltzari
Ezker abertzalea, EA, Aralar, Alternatiba eta EAJko ordezkariek parte hartu dute gaurko elkarretaratzeetan. Auzipetuen absoluzioa eskatu dute. Astelehenean ekingo diote epaiketari, eta hau asteazkenean amaituko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu