APM Espainiako epaile kontserbadoreen elkartearen iritziz, «logikoa» litzateke Josu Uribetxebarria baldintzapean aske uztea. «Aske uztea logikoa litzateke, gisa honetako kasuetan ezarrita dagoelako, presoari ezarritako zigorraz hara-tago, bere etxean hil behar duela hilzorian dagoen presoak», adierazi duPablo Larenak, Espainiako magistratu gehien biltzen duen elkarteko bozeramaileak.
Espetxe Zuzendaritzako Idazkaritzak, berriz, ez du auzitegiko medikuen txostenari buruzko adierazpenik egin nahi izan, eta Espainiako Auzitegi Nazionaleko espetxe Zaintzako epaileak hartzen duen erabakia onartu egingo duela nabarmendu du.
Epaile kontserbadoreentzat, logikoa litzateke aske uztea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu