'CABIECES AUZIA'

Epaileak apirilaren 16an hartuko die deklarazioa Cabiecesi eta Fernandezi

Hurrengo egunean, apirilaren 17an deklaratuko dute auzian lekuko diren Kutxabankeko bi arduradunek.

MARIO FERNANDEZ KUTXABANK-EKO BURU OHIA, BILBOKO LURRALDE AUZITEGIAREN ATARIAN, CARMEN ADAM FISKALAREN AURREAN DEKLARATU ONDOREN. LUIS JAUREGIALTZO, ARGAZKI PRESS
2015eko martxoaren 9a
08:38
Entzun

Ana Isabel Avarez epailearen aurrean deklaratuko dute apirilaren 16an Cabieces auziko hiru inputatuk: Mikel Cabieces Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari ohiak, Mario Fernandez Kutxabankeko zuzendari ohiak eta Rafael Alkorta abokatuak. Azken horren abokatu bulegoaren bitartez jaso zituen Cabiecesek hiru urtez Kutxabanketik 243.000 euro. 

Ustezko irregulartasun horien harira, apirilaren 17an deklaratu beharko dute lekuko gisa Kutxabankeko giza baliabideen arduradun Fernando Lopez Egiluzek eta barne auditoria zerbitzuetako arduradun Roberto Mollek. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.