Epaileak balekotzat jo ditu eskola jangeletako greban agindutako gutxienekoak

Erredakzioa
Bilbo
2011ko otsailaren 26a
00:00
Entzun
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxe publikoetako jangeletan iazko martxoan egindako lanuztean ezarritako gutxieneko zerbitzuak baliozko jo ditu epaileak. Haur Hezkuntza osoko ikasleei eta garraioa erabiltzen dutenei behintzat zerbitzua emateko agindu zuen Eusko Jaurlaritzak. Erabakiaren aurka helegitea jarri zuten sindikatuek, baina EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ez du bidezkotzat jo. Jaurlaritzak eman du epaiaren berri. Haren arabera, epaileak adierazi du Gasteizko gobernuak egoki egin zuela gutxienekoen kalkulua. Sindikatuek esan zuten langileen %85ek egin zutela greba.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.