ATXILOKETAK

Epaileak bermepean aske utzi ditu igandean atxilotutako lau gazteak

Bilboko Branka atariak eman du erabakiaren berri. 2000 euroko bermea ezarri die bakoitzari epaileak. Polizien arabera, atxilotua izaterakoan aurre egiten saiatu zen Eneko Eguren, eta orduan zauritu zen.

2012ko urriaren 2a
15:40
Entzun

Igande goizaldean atzeman zituen Guardia Zibilak Liher Bilbao, Iker Hernández, Ibon Santamaria eta Eguren bera, ustez telefono errepikagailu bati eraso egitera zihoazenean. Bilboko La Salveko kuartelera eraman zituzten laurak, eta ordu gutxira artatu zuten Eguren Basurtun. Ospitaletik kuartelera eraman zuten berriro ere.

Lau atxilotuek gaur deklaratu dute Espainiako Auzitegi Nazionaleko Santiago Pedraz epailearen aurrean, eta bermepean aske utzi ditu laurak. Sute bat piztu nahi izatea epaituko duela azaldu du epaileak autoan. Hala ere, ezin izango dute Espainiatik atera, eta astelehenero joan beharko dute gertuen duten epaitegira. Polizia iturrien  arabera, A-68 errepidean dagoen telefono errepikagailu bati su eman nahi zioten gazteek. Atzo iluntzean ehunka pertsona elkartu ziren Otxarkoagatik Santutxura bitarteko manifestazio batean, atxiloketen kontra protesta egiteko. Gaurko ere elkarretaratzera deitu dute, 20:00etan Santutxun.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.