Epaileak bertan behera utzi du Trintxerpeko jaietan presoen aldeko kartelak jartzeko egitasmoa

2013ko uztailaren 12a
16:45
Entzun

Donostiako administrazio auzietako 3. aretoak bertan behera utzi du presoen alde kartelak jartzeko Trintxerpeko jaietako egitaruan (Pasaia, Gipuzkoa) jasotako egitasmoa. Gaur zen egitekoa, arratsaldeko zortzietan.

Auzitegiak partzialki aintzat hartu du Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkaritzak jarritako helegitea, eta kartelak jartzeko ekitaldia egitarautik "berehala" kentzeko agindu du.

Epainiako Gobernuko ordezkariak salatu zuen "neutraltasun politikoaren printzipioa" urratzen duela udal gobernuak ekitaldi hori jaien egitarauan jasota.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.