Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak amaitu du Iñaki Graciak Jose Antonio Ortega Lararen bahiketarekin zerikusia izan ote zuen jakiteko egindako ikerketa, eta Gracia bahiketarekin lotzen duen zantzurik ez dagoela esan du. Aurreko astean geratu zen aske Gracia, baldintzapean, eta gaur Pedrazek bertan behera utzi ditu bere aurkako neurriak.
Jesus Mari Uribetxeberriari deklarazioa hartu ostean hartu du erabakia Pedrazek. Graciari Ortega Lararen bahiketa luzatzea erabaki zuela leporatzen zaio. Epaileak esan du, ordea, ezin dela frogatu botere hori zuenik, ezta bahiketarekin zeharkako harremana zuenik.