Pablo Ruz Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak espetxera bidali du Iñaki Bengoa, atzo Busturian atxilotutako gaztea. Deklarazioa hartu ostean, 2002ko otsailaren 10ean Bilbon Buia auzoan autobus bat erretzen parte hartu zuela uste du epaileak, eta "terrorismo ezaugarriak dituzten kalteak" leporatu dizkio.
Epailearen ustez, Bengoak Aitor Fernandezekin eta Unai eta Naiara Mallabiarekin batera moto bat lurrean utzi zuen istripu bat zela itxura izan zezan, eta autobusa gelditu zenean honi su eman zioten. Ertzaintzak jasotako froga genetikoek Bengoak parte hartu zuela frogatzen dutela dio epailearen autoak.
Bengoa Bilbokoa da, Indautxu auzokoa, eta duela hiru urtetik Busturian bizi da. Hor daukan etxea miatu zuen atzo Ertzaintzak.
ATXILOKETA
Epaileak espetxera bidali du Iñaki Bengoa
Atzo atxilotu zuen Ertzaintzak Busturian, 2002an Bilbon autobus bat erre zuelakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu