Euskal presoak

Epaileak espetxeratu egin du Bittor Tejedor

Euskal presoa astelehenean kanporatu zuten Kanadatik.

2008ko ekainaren 18a
17:03
Entzun
Fernando Andreu Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak kartzelara bidali du gaur Bittor Tejedor Bilbao euskal presoa, 1981ean Gerardo Huezo Fernandez La Gaceta del Norte egunkariko kazetaria hiltzen saiatzeko atentatuan parte hartu zuelakoan.

Tejedor astelehenean kanporatuko zuten Kanadatik -han bizi zen azkeneko urteetan-, eta atzotik Espainian daukate. 2007ko ekainaren 1ean atxilotu zuten Kanadan, Vancouver hirian. Ordutik astelehenera arte Fraser Regional Correctional Centre-n eduki zuten preso, "oso baldintza gogorretan", Askatasunak dioenez. "Nahiz eta Kanadako epaitegiek Espainian tortura existitzen dela adierazi, Tejedor kanporatu egin dute, Espainiak ez eskatu arren".

Askatasunak dio hura 1988an "bortizki torturatu" zutela Frantziatik kanporatu eta Guardia Zibilaren esku utzi zutenean. 1989an Azuitegi Nazionalak absolbitu egin zuen Tejedor.

"Gogor salatu nahi dugu Espainiak oraindik tortura erabiltzen duela jakitun izan arren, herrialde ezberdinek euskal iheslari politikoak atxilotu, espetxeratu eta Espainiako polizien esku uzteko duten axolagabekeria, areago berauen aurkako froga bakarrak ere torturapean egindako deklarazioak direnean", zioen astelehenean Askatasunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.