Epaileak ez die badaezpadako neurririk jarri Irunberriko lau inputatuei

2015eko irailaren 17a
18:32
Entzun

Iraide Ongai eta Daniel Perez Irunberriko (Nafarroa) EH Bilduko zinegotziak inputatu zituzten, abuztuaren 30ean jaietan ikurrei eginiko omenaldian "terrorismoa goratu" zutelakoan. Patxi Alzueta eta Garazi Labiano ere inputatu zituzten. Guardia Zibilak Auzitegi Nazionalera igorri duen txostenak zioenez, presoen aldeko manifestu bat irakurri, horien alde topa egin eta pankarta bat zabaldu zuten.

Lauek Juan Pablo Gonzalez Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean deklaratu dute, eta ez du horien aurkako neurririk ezarri. Inputatuta jarriatzen dute, halere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.