Epaileak ez du debekatu manifestazioa

AVTk manifestazioa debekatzeko egindako eskaerari erantzuteko txostena egin du Ismael Moreno Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Tantaz Tantaren debekatutako ekitaldiak eta gaurko manifestazioak ez dutela antzekotasunik erabaki du.

Berria.info
2014ko urtarrilaren 11
08:12
Entzun

Guardia Zibilak, Espainiako Poliziak, Ertzaintzak eta Jaurlaritzak gaurko deialdiaz duten informazio guztia bildu du Ismael Moreno epaileak, eta ondorioztatu du bi deialdien artean ez dagoela zerikusirik. Fiskaltzak eskatu dio Morenori AVTk egindako eskaeri erantzuteko argudioak emateko. "Aztertu beharko du gaurko deialdiak Herrira-rekin zerikusia duen", fiskaltzak esan duenez, eta Eusko Jaurlaritzari galdetu dio baimena eman duen manifestazioa egiteko, eta horren berri jasotzen duen espedientea eskuratu du, nork antolatu duen, leloa, kontsignak eta ibilbideari buruzko informaizoa. Auzitegi Nazionalak "antzeko" manifestazio bat debekatu izana kontuan hartu duen ere galdetu dio Jaurlaritzari, baimena eman badu.

AVTk Espainiako Auzitegi Nazionalean egin du goizean eskaera, eta Angeles Pedraza elkarteko presidenteak espero du eskaerak aurrera egitea "zuzenbidearen estatuari eta gobernuari ordagoa" delako gaurko deialdia, eta deitzaileak "legeari eta justiziari barre egin diezaieten saihestu" nahi du. Eloy Velascok Tantaz Tantaren ekimena debekatu zuenean "asko poztu" zen Pedraza, baina pozak gutxi iraun zion. Dena den, Auzitegi Nazionalak debekuaren aldeko erabakia hartzea espero du "ETAk kontrolatutako estrategia" delako manifestazio deialdia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.