Oihane Perea eta Josu Ormaetxea bertsolariek Auzitegi Nazionalean deklaratu dute gaur iaz Santiago egunean Gasteizen euskal presoen aldeko ekitaldi batean mikrofonoan presoen izena esateagatik. Ordu erdiz deklaratu dute, eta libre atera dira. Auzipetuta jarraitzen duten arren, epaileak ez du euren kontrako neurririk hartu.
Pereak eta Ormaetxeak deklaratu dutenez, Blusen eta Nesken batzordeak helarazi zizkien presoen izenak, eta horiek irakurri zituzten. Hala, fiskalak ere ez du neurririk hartu.
Epaileak ez ezik, fiskalak ere ez du badaezpadako neurririk eskatu.
Hainbat eragilek elkartasuna adierazi zien atzo bi bertsolariei epai bezperan, eta kezkatuta agertu ziren "egoera oso larria" delakoan.
Bertso bazkariak Gasteizko Udalaren oniritzia jaso zuen, baita Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailarena.
EUSKAL HERRIA
Epaileak ez du neurririk hartu Oihane Perea eta Josu Ormaetxearen aurka
Ordu erdiz deklaratu dute bi bertsolariek Auzitegi Nazionalean, eta libre utzi ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu