'18/98 auziko' epaiketa
Epaileak ez du plantoagatik auzipetuen kontrako neurririk hartu
'18/98 auziko' auzipetuek ordubetez planto egin diote epaiketari: 09:30etan sartu behar zuten auzi saiora, baina 10:30 arte Madrilgo Casa de Campon Auzitegi Nazionalak egokitu duen egoitzaren atarian egon dira, 'Eskubide zibil eta politikoen alde. Epaiketa guztiak eten' pankartaren atzean. Halakorik errepikatuz gero beren kontrako neurriak eska ditzakeela ohartarazi die Fiskaltzak.
Plantoa amaitu eta epaiketa aretora sartu direnean, kanporatu egin ditu Angela Murillo epaimahaiburuak, eta ondoren, banan-bana hartu die deklarazio auzipetu guztiei protestaren inguruan. Jarrera hori izan dutela-eta AVTren akusazio partikularreko abokatuek kartzela neurriak eskatu dituzte auzipetuen aurka. Fiskaltzak ez du badaezpadako neurririk eskatu, baina plantorik errepikatzekotan jarrera alda dezakeela ohartarazi die auzipetuei. Arratsaldeko 19:00ak aldera jakin da autoa. Autoan, epaileak dio akusazioaren argudioekin bat datorrela, baina auzipetuek ihes egiteko arriskurik ez duela ikusten eta horregatik ez duela hartu haien kontrako neurririk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu