Castejonen (Nafarroa) agertutako gorpuaren kasuan atxilotutako lau lagunetatik hiru, espetxera bidali ditu Tuterako epaile batek. "Homizidioa edo hilketa" leporatu die, Nafarroako Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez. Autopsiaren arabera, 33 urteko gizona, Tuterakoa, itota hil zuten. Haren bikotekidea zen espetxeratutako bat.
Gizartea
Epaileak hiru lagun espetxeratu ditu Castejongo gorpuaren kasuan
Ebron agertutako gizonezkoa hiltzea egotzita, lau lagun atxilotu zituzten herenegun. Bat libre utzi du epaileak, karguekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu