Espainiako Auzitegi Nazionalean ahozko epaiketa egin diete gaur El Jueves aldizkariko bi irrimarragileri, hauek uztailaren hirugarren asteko zenbakiaren azalean Espainiako printze-printzesak “iraindu” zituztelakoan, eta Jose Maria Vazquez Honrubia epaileak hiruna mila euroko isuna jarri die. Miguel Angel Carballo fiskalak 3.600na euroko isun eskaera seina mila eurora igo du gaur bertan. Guillermo Torres marrazkilaria eta Manel Fontdevilla gidoigilea dira zigortuak.
Aldizkariaren azalean Espainiako printze-printzesak ageri ziren sexu harremanak izaten, eta printzeak hauxe zioen: “Jabetzen zara? Haurdun geratzen bazara, hau izango da nik egindako gauza guztien artean lan egitearekin antz handiena duena!”. Irrimarraren egileek azaldu dute Espainiako Gobernuak jaioberri bakoitzarengatik 2.500 euro ordaintzeko hartutako erabakia kritikatzea zela euren asmoa, eta ez zaiela damutu marrazki hura egin izana. Hurrengo El Jueves-en azala Espainiako errege familiaz egingo dutela iragarri dute, baita zigorraren kontrako helegitea jarriko dutela ere.
Azal hura zela-eta, Fernando Grande-Marlaska epaileak orduko aldizkariaren aleak salmenta guneetatik erretiratzeko agindu zuen.
Komunikabideak
Epaileak hiruna mila euroko isuna jarri die ‘El Jueves’-eko irrimarragileei
Gaur egin diete epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean, aldizkariaren uztaileko zenbaki bateko azalean Espainiako printze-printzesak “iraindu” zituztelakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu