Politika

Epaileak kargurik gabe libre utzi du Juan Mari Olano

Askatasunako bozeramaileak 2007ko abuztuaren 11n Sabin Eubaren omenaldian "terrorismoari gorazarre" egin zuelakoan kereila sartu zuen Ermuako Foroak, baina akusazio partikularra gaur ez da agertu auzitegira.

2008ko maiatzaren 27a
16:59
Entzun
2007ko abuztuaren 11n Sabin Euba iheslari zendu berriari egindako omenaldian "terrorismoari gorazarre" egin zuelakoan Espainiako Auzitegi Nazionalera joan behar izan du gaur goizean Juan Mari Olano Askatasunako bozeramaileak, baina kargurik gabe libre utzi du Fernando Grande Marlaska epaileak. Ermuako Foroak sartu zuen Olanoren kontrako kereila, baina gaur ez da agertu auzitegira.

Olanok berak ez ditu Grande Marlaskaren galderak erantzun, eta fiskalak ez dio itaunik egin. Epaileak fiskalari idatzia egiteko eskatu dio.

Eubaren omenez Zornotzan (Bizkaia) antolatutako ekitaldi politikoa eta manifestazioa debekatu egin zituen Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak, Juan del Olmo Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz. Horren ondorioz, 20 minutuko elkarretaratzea egitea hitzartu zuten antolatzaileek eta Ertzaintzak. Elkarretaratzearen bukaeran hartu zuen hitza Olanok. Gogor salatu zuen "Ibarretxeren gobernuak Balza sailburuaren bidez ezarritako debekua", eta "amnistia eta autodeterminazioa lortu arte" euskal gatazkak ez duela konponbiderik izango baieztatu zuen.

Olanok bizi duen "etengabeko jazarpena" salatu du Askatasunak, eta elkartasuna agertu dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.