Politika

Epaileak kartzelara bidali du Arantza Zulueta

Talde terroristako kide izatea leporatu dio epaileak; Auzitegi Nazionalaren aurkako ekintzak egiteko informazioa eman izanaz akusatu du.

2011ko uztailaren 14a
19:23
Entzun

Grande-Marlaska epaileak behin-behineko espetxe zigorra ezarri dio Arantza Zuluetari talde terroristako kide izateaz akusatuta. Epaileak Auzitegi Nazionalaren aurkako ekintzak prestatzeko informazioa eman izana leporatu dio Zuluetari.

Zulueta baldintzapeko askatasunean zegoen, lehengo urtean euskal preso politikoen abokatuen aurkako operazioan atxilotua izan eta gero. Operazio hartan Zuluetari aurkitutako dokumentazioaren artean joan den asteartean Baigorrin aurkitutako hiru zuloen krokisak daudela esan du epaileak, eta horiei lotutako akusazioak ere gehitu ahalko direla kasuak aurrera egin ahala.

Arratsaldean mobilizazioa egingo dute Bilbon, espetxeratzea salatzeko: 19:30ean, Zamudioko portaletik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.