atxiloketa

Epaileak kartzelara bidali du Jon Iñaki Perez Aranburu

Atzo atzeman zuten, Irunen, ETAko kide izatea egotzita hiru urteko kartzela zigorra betearazteko. Frantziak aginduta atxilotu zuten, baina oraindik ez dute estraditatuko.

2012ko urriaren 20a
15:53
Entzun

Fernando Andreu Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak espetxe bidali du gaur Jon Iñaki Perez Aranburu, ETArekin lotura duelakoan. Soto del Real kartzelan sartu dute.

Espainiako Poliziak atxilotu zuen, atzo, Irunen, Frantziak eskatuta. Lehen aldia da Espainiako Poliziak ustezko etakide bat atxilotzen duena Frantziaren aginduz. Dena dela, Perez Aranburu oraindik ez dute estraditatuko Frantziara. Gaur berak uko egin dio horri, eta euroagindu prozesuak Auzitegi Nazionalean segituko du.

Espainiako Barne Ministerioaren arabera, 1995etik ihes eginda zegoen, eta 2005etik Frantziak hura atxilotzeko agindua emana zuen, ETAko kide izatea egotzita hiru urteko kartzela zigorra betearazteko.

Donostiarra da, 1964an jaioa, eta Parisko auzitegiek 1999an epaitu zuen, ihesean zegoela, beste hogeita lau euskal herritarren aurka egindako makro-prozesu baten barruan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.