Epaileak Kontuz-en salaketatik aintzat hartu dituen puntuak

2013ko otsailaren 4a
17:35
Entzun

- Diru sari ilunak: 2010ean Nafarroako Kutxak estatutuak aldatu zituen, eta agintari politikoak administrazio kontseilutik eta kontrol batzordetik atera ziren. Era berean, Erakunde Sortzaileen Batzordea osatu zen. Izaera aholku-emailea zuen batzorde horretan Iruñeko udaleko hautetsiak eta gobernuko ordezkariak eta parlamentariak egon behar lukete. Aitzitik, egiazki Erakunde Sortzaileen Batzorde iraunkorra osatu zen, eta ustez bertan parte hartu zuten Miguel Sanzek, Yolanda Barcinak, Alvaro Mirandak eta Enrique Maiak. Organo horretatik publiko egin gabeko diru sariak kobratu zituzten. Kontuz-en arabera, Ricardo Marti Fluxa diru sarien uneko arduradunak azaldu egin beharko luke, zergatik sortu zuen batzorde hori estatutuetan jasota ez badator batzorde iraunkor hori, zer irizpideren arabera izendatu ziren kideak eta zer diru kobratu zituzten.

- Kontabilitate faltsutzea: 2007 amaieran CANen partaidetzek 778,1 milioi euroko balioa zuten kontu liburuetan, eta 2008 amaieran 1.330 milioi eurokoa. Kontuz-en arabera, burbuilaren garaian kalkulatutako gainbalioak amaitutzat eman ziren, eta 'puztu' egin ziren enpresa horien balorazioak 2008an. Besteak beste, Hiscan Patrimonio SL, Grupo Corporativo, Autovia del Camino, CCAN 2005 Inversiones, Doc Out SL, Bodegas Sarria, Can Seguros Generales...

- Arrazoigabeko inbertsioak egitea. Kontuz-en arabera, arrazoitu gabeko hainbat inbertsio egin zituen iraganean. AC Hoteles; Auna; Ikusi-Marco Polo Investments; Guascor-Campo Noble.

- 2008 eta 2009 artean egindako lur erosketak. Etxebizitza merkatuan gainbeheran sartzear edo sartu zen garaian, Iruñerrian, Nafarroan eta Espainian hainbat zoru erosi zizkien eraikuntza eta higiezin enpresei. Guztira, 144 milioi euroko inbertsioa egin zuen guztira, CANek zoruen erosketan. Une hartako merkatuko prezioan baino garestiago.

- Zaintza eta ikuskaritza. Nafarroako Gobernua da aurrezki kutxaren erakunde sortzailea, eta, Kontuz-en arabera, aurrezki kutxaren norabidearen gaineko zaintzarik ez du egin. CANen arazoen iturburua hori dela deritzo. Adibide gisa jartzen du Washingtongo Pennsylvania etorbidean Erreserba Federalaren baimenik gabeko inaugurazioan izan zirela gobernuko ordezkariak, zeinak administrazio kontseiluko kide ere baziren. Miguel Sanz, adibidez. Kontuz-en irudiko, administrazio kontseiluko kideek zein kontrol batzordeko kideek euren onurarako faboreak jaso zituztela: opariak eta kredituak, eurentzat, gertuko senideentzat eta euren enpresentzat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.