Euskal presoak

Epaileak Maiana Mendiburu kartzelara bidali du

Aurtengo otsailean atxilotu zuten euskal herritarra Senperen, ETArekin harremanak izatea leporatuta. Urriaren 29an egin zioten epaiketa, eta gaur jakinarazi diote epaia: lau urteko espetxe zigorra.

2007ko azaroaren 14a
16:14
Entzun
Pariseko Auzitegi Korrekzionaleko epaile batek kartzelara bidali du gaur Maiana Mendiburu (Senpere, Lapurdi; 27 urte). Mendiburu joan den otsailaren 27an atxilotu egin zuen Frantziako Poliziak, Laurence le Vert epailearen aginduz, ETArekin harremanak izatea leporatuta. Senperen atzeman zuten, gurasoen etxean, eta handik egun batzuetara, epailearen aurretik pasatu ondotik, aske utzi zuten Parisen, "kontrol judizialaren menpean".

Urriaren 29an epaitu zuten Mendiburu, Parisen, eta gaur jakinarazi dioten epaian lau urteko espetxe zigorra jarri dio epaileak. Aretoan bertan zen lapurtarra

Askatasuna erakundeak dio atxiloketa hura eta gaurko kartzelatzea "zio politikoek bultzatutakoak" direla. "2002ko delitu batzuk egozten dizkiote, eta bost urte beranduago atxilotu eta espetxeratu dute".

Erabakia salatzeko kontzentrazioa egingo dute gaur Senpereko (Lapurdi) Herriko Etxearen aurrean, 19:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.