Gizartea

Epaileak sei hilabeteko itxialdia ezarri die Tafallan hildako mutilaren heriotzagatik atxilotutako bi adingabeei

15 eta 16 urteko nerabeak dira, eta Ilundaingo zentro itxian bete beharko dute ezarritako neurria, Arangurenen

Gaztearen heriotza arbuiatzeko atzo ilunabarrean Tafallan eginiko elkarretaratzea. IñIGO URIZ / ARGAZKI PRESS
arantxa iraola
2015eko otsailaren 11
14:41
Entzun

Atzo Nafarroako Ospitale Gunean hil zen 16 urteko mutilaren heriotzak eragindako samina ez da berehalakoa ahaztuko Tafallan (Nafarroa). Astelehen gauean borroka batean min hartuta eraman zuten Iruñeko erietxera, eta medikuek ezin izan zuten deus egin ere osatzeko, oso larri baitzegoen ordurako. 

Foruzainek hartu zuten jazoera ikertzeko ardura, eta berehala atxilotu zituzten bi adingabe heriotzarekin lotuta. Poliziek informazio gutxi eman dute, ordea, borrokaren nondik norakoei buruz. Lekukoen bidez zabaldu da, hala ere, neska bat defendatzen saiatu zela hildakoa, eta horregatik egin ziotela eraso. Adingabeen fiskalak atzo bertan hartu zuen gaiaren gaineko ardura, eta gaur berehala heldu da haren erabakia.

Tafallako Udalak ohar bat atera zuen atzo jazoera hau tamalgarria izan den arren, "bakana" izan dela nabarmentzeko. Elkarretaratze jendetsu bat egin zen atzo iluntzean herrian gertaera gaitzesteko. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.