Nafarroako Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez, Iruñeko 4. Instrukzio Auzitegiko epaileak frogatutzat jo du Cristina Sota Tafallako alkate ohiak kaudimen-ez zigorgarri eta dokumentu faltsutze delituak egin zituela bera buru zen enpresan —Construcciones y Reparaciones La Nava SL—. Harekin batera, beste sei bazkide inputatu dituzte.
Epailearen arabera, zazpi bazkideek 93.326 euro jaso zituzten enpresatik, nahiz eta, ustez, ez zuen kaudimenik. Gainera, antzeman du ordainketa horiek justifikatzen diren aktak 2007ko data duela baina 2013. urtea baino geroago egin zela.
Autoaren aurkako helegitea aurkez dezakete auzipetuek.