Epaileak zinpeko epaimahaiari itzuli dio epaia, kontraesanengatik

Maria Pilar Marcos erruduna ote den argitzeko galdetegia zuzentzen ari da epaimahaia

Erredakzioa
Iruñea
2010eko urriaren 27a
00:00
Entzun
Zinpeko epaimahaiak ez du hartu erabakirik oraindik Tafallan ustez senarra hil zuen Maria Pilar Marcosen inguruan. Erruduna ote den edo ez argitzeko bete behar izan duten 34 galderako galdetegian kontraesanak ikusi ditu epaileak, eta itzuli egin die erabakia. Atzo arratsalde osoan egon zen eurekin bilduta, kontraesan horiek zuzentzeko, baina ez zuten inolako erabakirik kaleratu. Noiz kaleratuko duten ez dago argi, baina oso litekeena da gaur kaleratzea. Edonola ere, erabakia asko ari da atzeratzen. Izan ere, berez, astelehenean jakinarazi behar zuten, baina ados ez jartzean, atzo 16:00 arte atzeratu zuten erabakiaren jakinarazpena.

Maria Pilar Marcos, 64 urteko tafallarra, lehengo astean epaitu zuten Nafarroako Auzitegi nagusian, ustez senarra hiltzeagatik.Ostiralean amaitu zen. Epaiketaren amaieran, fiskalak eutsi egin zion 11 urteko zigor eskaerari, homizidioa leporatuta. Ez ditu aintzat hartu Marcosen eta seme-alaben lekukotasunak, eta ez diosinesgarritasunik eman akusatuaren bertsioari. Haren arabera, Marcosek senarra hiltzeko asmoa zuen. 44 urtean jasan ditu tratu txarrak akusatuak, eta seme-alabek berretsi egin zuten.

Marcosek epaiketan azaldu zuenaren arabera, 2009ko azaroaren 2an senarrak eraso egin zion, eta hilko zuela pentsatu zuen. Bere burua babesteko laban bat hartu zuela kontatu zuen, baina «inoiz» ez zuela senarra hiltzeko asmorik izan. Haren arabera, eztabaida bizian eta jipoitzen ari zitzaiola, labana lurrera erori zen, eta halako batean senarra lurrera erori, eta labana sartu zuen. Akusatuak bi trapu jarri zizkion odola geratzeko, eta eta larrialdi zerbitzuetara deitu zuen. Hain zuzen, defentsak hori argudiatu du absoluzioa eskatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.