Uriakartzelan mantentzeko emandako bi argudioei aurre egin die Elosua abokatuak. Batetik, ihes egiteko arriskua dagoela dioen arrazoia ukatzeko Uriaren nortasunaren berri eman du , eta ziurtagiri modura kulturaren munduko 40 pertsonaren sinadura aurkeztu ditu. Bestetik, berriro delitua egiteko arriskua dagoen argudioari, abokatuak zera erantzun dio:"'Euskaldunon Egunkaria'-ren proiektua hilda" dagoela.
Fiskalak, ostera, Uriari egozten zaion delitua oso larria dela defendatu du eta ihes egiteko "arrisku handia" dagoela. Eskaria epailearen erabakiaren zain gelditu da. Elosuaren ustez, epaia hamar egun barru etor liteke. "Epaileak esaten du arin erabaki behar dela, larrialdikobidea eman behar zaiela apelazio hauei. Baina aretoak daukan lanen eta erritmoen arabera izango da. Orduan, nik kalkulatzen dut gehienera jota hamar egun barru emango dutela erabakia". Bitartean, Iñaki Uriak hamahiru hilabete daramatza kartzelan 'Egunkaria'-ren itxierarekin loturiko auzian.
'Egunkaria auzia'
Epailearen erabakiaren zain gelditu da Iñaki Uriaren askatasun eskaria
Iñaki Uria 'Egunkaria'-ko administrazio kontseiluko kontseilari ordezkariaren askatasun eskaria aztertu dute gaur Espainiako Auzitegi Nazionalean. Uriaren abokatuak, Joxe Mari Elosuak, argudiatu du ez dagoela 'Egunkaria'-ko kontseilari ordezkariak ihes egiteko zein delitua berriro egiteko arriskurik. Izan ere, horiek dira Del Olmo epaileak Uria espetxean egonarazteko ematen dituen bi argudio nagusiak. Halaber, Uria askatzeko eskatzen duten kultur munduko 40 lagunen sinadurak aurkeztu ditu abokatuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu