Epaileek ontzat jo dute Bardeako tiro eremua natur parkean sartzea

2012ko maiatzaren 29a
00:00
Entzun
Bardeako natur parkea tiro eremura zabaltzea erabaki zuen 1999an Nafarroako Parlamentuak, eta erabaki hori legezkotzat jo du orain Espainiako Konstituzio Auzitegiak. Espainiako Gobernuak helegite bat jarri zuen, 2001ean, tiro eremua «babes nazionalerako interesekoa» delakoan. Epaileek ebatzi dute Nafarroako Parlamentuak eskumena duela tiro eremua natur parkearen barnean sartzeko. Dena den, zehaztu dute armadak lur eremu hori erabiltzen duen bitartean Espainiako Gobernuak duela lehentasuna gune horren gainean. Beraz, Nafarroak ezingo du tiro eremua dagoen parke zatia kudeatu hango ekintza militarrak eteten dituzten arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.