Epaitegi kanpoko irudiak hartzea debekatu dio Poliziak Berria Telebistari

2011ko ekainaren 30a
00:00
Entzun
Espainiako Auzitegi Nazionalaren kanpoaldean grabatutako irudiak ezabatzeko agindu zioten atzo Berria Telebistako langileari. Berak egiten ez bazuen beraiek ezabatuko zituztela mehatxu egin zioten. Polizien arabera, haien irudiak hartzen ari zen kameraria. Halakorik ez zuela egin adierazi zien kazetariak. Nolanahi ere, irudiak ezabatu egin behar izan zituen. BerriaTelebista astelehenetik dago Madrilen, Bateragune auzia jarraitzen. Epaiketaren lehenengo bi egunetan ere jaso du Poliziaren presioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.