Politika

Epe laburrean ez dela prozesuan berritasunik izango esan du Zapaterok

ETAk armak behin betiko uzteko borondaterik duen egiaztatzen ari direla agertu du Maria Teresa Fernandez de la Vega presidenteordeak.

2006ko urriaren 27a
18:12
Entzun
Datozen egun eta asteetan ez dela prozesuaren nondik norakoei buruzko albiste handirik izango iragarri du Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak. Sorian (Espainia) esan die hori hainbat kazetariri, elkarrizkta informal batean.

Nimeseko (Frantzia) arma lapurreta ETAk egin duela baieztatzen bada prozesua etengo den galdetu diotenean, ikerketak amaitu zain egotea ezinbestekoa dela erantzun die, egileak nortzuk izan ziren eta zein helburu zituzten jakiteko. Garrantzitsuena azken hiru eta erdian ETAkinor hil ez izana dela azpimarratu du Zapaterok, eta zenbait komunikabidek eta informaziok prozesuari kalte egiten diotela adierazi du.

Esan bezala, elkarrizketa informal batean egin ditu Espainiako gobernuburuak adierazpen horiek. Baina Espainiako Gobernuk kideek Ministro Kontseiluko bilera egin dute gaur, eta haren ondoren, ostiraletan ohikoa denez, prentsaurrekoa eman du Maria Teresa Fernandez de la Vega presidenteordeak. Lapurretari buruzko informazio guztia biltzen ari direla agertu du De la Vegak, eta, batik bat, ETAk armak behin betiko uzteko asmorik duen egiaztatzen ari direla. Borondate hori frogatuko ez balute prozesua geraraziko luketela erantsi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.