Euskaraldia

Epeak itxita, 220.000 herritarrek eman dute izena Euskaraldian

Izena eman dutenetatik %73k ahobizi rola hautatu dute, eta %27k, belarriprest rola. Datorren astelehenean amaituko da ekinaldia.

jarraia159915.jpg
2018ko azaroaren 29a
07:19
Entzun

Joan den asteartean amaitu zen Euskaraldian izena emateko epea. Batzuek Euskaraldiaren webgunearen bidez eman zuten izena eta herriz herri antolatutako batzordeetan besteek. Asko izan dira azken unera arte itxaron dutenak ekimenean parte hartzeko, hori dela eta, handitu egin da hasieran emandako 196.000ko kopurua, 220.000ra heldu arte.

Joan den azaroaren 23an hasi zen 11 eguneko ekimena, eta datorren astelehenera arte luzatuko da. Hori dela eta, hainbat ekitaldi antolatu dituzte astebururako, besteak beste, ekimenean izen eman duten ahobizi eta belarriprest-ek euren esperientziak partekatu ditzaten.

Hain zuzen ere, esperientzia horietan oinarrituta antolatzaileek nabarmendu dute herritarren egunerokoan ari dela eragiten ekimena: "Aipatzekoa da esperientzia positibo eta lorpenak nagusi diren arren, eguneroko harremanetan, bereziki hurbilenetan, lorpenak izateak badituela zailtasunak".

Horiek hala, esperientzia amaitu bitartean txapak soinean eramaten jarraitzeko eskatu dute antolatzaileek, besteak beste, ariketa egiteko babesa eskaintzen dutelako. Horrez gain, herritarrek datozen egunetan jasoko dute euren esperientziari buruzko informazioa jasotzeko erabiliko den bigarren galdetegia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.