HONDAKINEN KUDEAKETA

Epeleko zabortegiaren aurkako plataforma bat osatzera deitu dute

150 bat lagun bildu dira Arrasaten eginiko agerraldian. Otsailaren 23an bilera irekia egingo dute, 18:00etan.

150 bat lagun elkartu dira Arrasaten.
2016ko otsailaren 16a
11:32
Entzun

Epelen (Bergara, Gipuzkoa) zabortegi bat zabaltzeko aukeraren aurrean kezka azaldu dute herritar ugarik. Ohartarazi dutenez, Gipuzkoako Foru Aldundia Debagoieneko Mankomunitatearekin negoziatzen ari da Arrasate eta Bergara artean hiri hondakinentzako zabortegi bat zabaltzeko, eta uste dute, Azpeitikoa itxi ostean, Gipuzkoan birziklatzen edo konpostatzen ez diren hondakin gehienak Debagoienan isuriko dituztela: "Urtean 100.000 tona zabor (hondakin nahasi) baino gehiago ekarriko dira gure eskualdera, hemen (Debagoienan) 5.000 tona errefus, soilik, sortzen ditugun bitartean".

Azpimarratu dute gisa horretako zabortegiek "arazo asko" sortzen dituztela osasunean nahiz ingurumenean: "Usain txarrak, arratoi eta hegazti sarraskijaleen ugaritzea, kamioien joan-etorria, metanoa, lurraren okuapazio handia, errekak eta akuiferoak kutsatzen dituzten lixibiatuak…".

Zabortegiaren ordez, Debagoieneko eredua da "konponbide osasuntsu baten adibide garbiena", haien ustez: "Gure eskualdean ondo ari gara, izen handiko erakunde ezberdinek zoriondu gaituzte eta Europa mailan erreferente bihurtu gara %78ko gaikako bilketa lortu dugulako". Gogorarazi dute emaitza horiek "herri guztietan nahitaezko gaikako bilketa" egiten dutelako lortu dutela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.