Epine txostenak AHT xedea baztertzea eskatzen du

2012ko urriaren 28a
00:00
Entzun
Epine inkesta publikoak AHT abiadura handiko trenaren xedea baztertzea ondorioztatu du. Datuak adierazgarriak dira. Besteak beste, trenbideak «betetzeko» arriskurik ez dagoela agertzen da, gaurko bideek 264 tren har ditzaketelako egunero, eta hobekuntzak egingo balira, 300 tren baino gehiago. 320 tren ere izan daitezkeela diote inkesta independenteek, trenen arteko epea murriztuko balitz. Eztabaida publikoan RFFk egunero 282 tren aurreikusten zituen 2020rako. 2010ean Marie-Lyne Meaux Estatuaren bitartekariari igorritako txostenean, aldiz, aitortu zuen 196 tren ibiliko zirela data horretan. Gipuzkoa eta Lapurdi arteko trenen loturan ere arazoa dagoela zehaztu dute txostenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.