Euskal Preso Politikoen Kolektiboak BERRIAra igorritako ohar batean pozez hartu du aurreko astean euskal presoen eskubideen alde Bilbon egin zen manifestazio historikoa, eta esan du irteera indibidualik ez dela izango "ikuspegi kolektiborik gabe". Amnistiaren ideiak "konponbide demokratiko integrala" esan nahi duela gaineratu du.
BERRIAk bihar argitaratuko du oharra osorik.